Proiektua

Irakasleria ez unibertsitarioaren etengabeko prestakuntza Europar Batasunean

Proiektu honen helburua Europako hiritarrak, bereziki gazteenak, Europaren integrazio prozesura hurbiltzeko beharrari erantzuna ematea da, hauen parte hartze aktiboa sustatuz eta EB-eko erakundeen ezagutza handiagoa eta hauekiko konfiantza handiagoa izan dezaten ahalbidetuz. Horrela, gazte europarrengan hiritartasun europar aktibo baten sentimendua sortzen lagundu nahi da.

Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Gure gazteen heziketa oinarrizkoena beraien esku duten lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleen trebakuntza akademiko/dozentea burutzea, informazioa, materialak, eta beharrezko trebetasunak emanez, EB-ak egiten duena eta integrazio europarrak eguneroko bizitzan duen garrantzia ahalik eta ondoen azal dezaten. Gaur egun, egiteko hau irakasle eta irakasgai ezberdinen esku utzita dago eta, beraz, modu atomizatuan lantzen da. Irakasle eta irakasgai hauek zeharkako modu batean lantzen dituzte EB-ari loturiko edukiak eta, askotan, egokia izan daitekeen garrantzia aitortu gabe.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasketetan EB-aren eta integrazio europarraren presentzia handiagoa sustatzea.
  • Dagoen informazioa eta materiala bigarren hezkuntzako ikasleen prestakuntza beharretara egokitzea, arreta berezia ipiniz, horretarako antola daitezkeen bilera eta mintegietan, irakasle zein ikasleek aipa ditzaketen beharrizanetan. Zentzu honetan, sortuko diren material berriak eta EB-ak hiritar guztien esku uzten duen informazio guztia bigarren hezkuntzako ikasleentzat eskuragarriagoa izan dadin lortu nahi da. Helburu hau lortzeko, bereziki garrantzitsua da ohartzea euskal ikasleriaren gehiengoak gaur egun erabiltzen duen komunikazio-hizkuntza euskara dela; euskaraz, ordea, hutsunea dago EB-aren inguruko irakas-materialari zein informazioari dagokionez. Lehentasunezko helburua da, beraz, irakas-material eta informazio hori guztia euskarara ekartzea.
  • Euskal Herriko, Espainiako eta Europako gizartearentzat garrantzitsuak diren gaur egungo zenbait gairen inguruko eztabaida sustatzea. Horrela, EB-ak terrorismoaren eta krisi ekonomiko finantzariaren aurrean joka dezakeen paperaren inguruko hausnarketa egitea.
  • Proiektu honetan aurreikusten diren ekintzei eta UPV/EHUko irakasle taldeak landutako materialei ahalik eta zabalkunde handiena ematea, arreta berezia jarriz hedabideetan izan dezaketen islan; hezkuntza komunitatearen zein gizarte zibil osoaren ahalik eta parte hartze zabalena bilatzen baita.
  • EB-ak hezkuntza zentroen, irakasleriaren eta ikasleriaren esku jartzen dituen hezkuntza, irakaskuntza eta finantziaziorako baliabide ezberdinak azaltzea: diru-laguntzak, praktikak, elkartrukeak, lehiaketak, trebakuntza, bekak, etabar. Hauek, kasu askotan, finantziazio bide berriak zabal ditzaketen arren, Euskadin hauen erabilera txikia dela ohartarazi behar da, ziurrenik, ezagutzen ez direlako. Adibidez:

ERASMUS programa

Goi hezkuntza formaleko zein goi mailako lanbide heziketan parte hartzen duen guztien irakaskuntza eta ikasketa beharrak asetzera dator eta bideraturik dago, baita ere, heziketa mota hau ematen duten erakundeetara. ERASMUS PLUS programa berrian hezkuntza eta ikasketen alderdi ezberdinak eta 2014-2020 aldirako finantziazio bideak modu bateratuan jaso nahi dira.

eTwinning programa

Informazio eta komunikaziorako teknologiak (IKT) erabiliz europako hezkuntza-zentroen arteko lankidetza sustatzera bideraturik dago.

PROIEKTUA EMAN DUEN ERAKUNDEA

Proiektu hau Europako Batzordeak diruz laguntzen du, ERASMUS + Programaren baitan, Jean Monnet jarduera: Jean Monnet Proiektuak (Deialdia 2014 (EAC/S11/13). Erreferentzia 565245-EPP-1-2015-1-ES-EPPJMO-PROJECT).

EUSKO JAURLARITZA-UPV/EHU ELKARLANA

Europako Batzordea biziki interesatua dago Europako hiritarrak, bereziki gazteenak, Europako integrazio prozesura hurbil daitezen, ikus dezaten hauek EB-ak nola eragiten dien, gizarte europarrean modu aktiboan parte har dezaten bultzatuz eta bere instituzio eta organoen ezagutza eta konfiantza handiagoa izan dezaten ahalbidetuz. Finean, Europako Batzordeak gazteengan europar hiritartasun sentimendua indartu dadila nahi du. Horretarako, Unibertsitateen bitartez eta eskumena duten hezkuntzako agintariekin lankidetzan, irakasle ez unibertsitarioak trebatu nahi dira integrazio europarraren gaian eta Batasunak eskaintzen dituen baliabideen inguruan. UPV/EHU egiteko hau aurrera eramateko Europako Batzordeak Estatu espainiarrean hautatu dituen sei Unibertsitateetako bat da.

KURTSOEN ZUZENDARIAK

  • Nicolás Alonso Moreda, Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren Irakasle Atxikia UPV/EHUn
  • Óscar Abalde Cantero, Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren Irakasle Laguntzailea UPV/EHUn