Irakasle ez unibertsitarioaren formakuntza kurtsoak

Hemen aurkituko dituzu emandako kurtsoei dagokien informazio eta kurtsoetarako garatu diren irakas-materialak biltzen dituen lana.

Hemen aurkezten den lana talde lanean sortua izan da, proiektu hau osatzen duten taldeko kideen irakas jarduera eta kurtso hauetan parte hartu duten bigarren hezkuntzako irakasle eta bestelako pertsonen elkarlanetik. Benetan eskertzen dugu beraien lankidetza.

Programa

Ondorengo programa lau modulutan egituratzen da. Hauetako bakoitzak erantzuna eman nahi dio funtsezkoak diren zenbait gairi, irakasleek ezagutu behar lituzketenak ikasleei Europar Batasunaren ideia zehatza eman ahal izateko. Horregatik, modulu bakoitzak galdera bat du abiapuntu gisa, Europar Batasunean bizi den edozein pertsonak ezagutu behar lukeen erantzuna duena: zer da Europar Batasuna, nola funtzionatzen du, zer egiten du eta zer eskaintzen dit hiritar moduan.

Zer da Europar Batasuna?

Nicolás Alonso Moreda, UPV/EHUko irakasle atxikia.

1. Aurrekariak. Jean Monnet-en ametsetik egungo konfiguraziora. Egi bihutu den ametsa?
2. Europar Batasunaren esanahia eta izaera.
3. Estatu kideak.
4. Europar Batasunaren balioak, helburuak eta printzipio orokorrak.
5. Batasunaren nazioarteko nortasuna.
6.“Batasunak indarra dakar”: Europar Batasuna munduan, ezinbesteko aktorea.
7. Europar Batasuna gaur egun: “Europa” gehiago al da ekonomiaeta finantza-krisitik irteteko errezeta? Etorkizunera begirada

Nola funtzionatzen du Europar Batasunak?

Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga, UPV/EHUko irakasle atxikia.
M.ª Dolores Bollo Arocena, UPV/EHUko irakasle titularra.

1. Europar Batasunaren eskumenen eta erakundeen sistema.
2. Europar Batasunaren finantzaketa.
3. Europar Batasunaren ordenamenduaren iturri sistema eta Europar Batasunaren ordenamenduaren eta ordenamendu estatalaren arteko harremana.
4. Erkidego Autonomoen parte hartzea Europar Batasunean.

Zer egiten du Europar Batasunak?

Juan Soroeta Liceras, UPV/EHUko irakasle titularra.
1. Oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak Europar Batasunean.
2. Europar Batasuneko hiritartasuna eta diskriminazio ezaren printzipioa.
3. Europar Batasunaren politika eta ekintza nagusiak.

Zein baliabide eskaintzen dizkie Europar Batasunak bere hiritarrei?

Oscar Abalde Cantero, UPV/EHUko irakasle laguntzailea.
1. Informazioa eta dokumentazioa.
2. Irakas-materiala.
3. Elkartruke programak, bekak eta praktikak.
4. Tituluen homologazioa.
5. Goi Hezkuntzaren Esparru Europarra.
6. Europar Batasuna Sarean.

Ikastaro presentzialak

Europar Batasuna ulertzeko lau iltzarri

2015

Europar Batasuna ulertzeko lau iltzarri

2014

Online Ikastaroa

Europar Batasuna ulertzeko lau iltzarri

2016

(Lehenengo edizioa)

Europar Batasuna ulertzeko lau iltzarri

2016

(Bigarren edizioa)

Europar Batasuna ulertzeko lau iltzarri

2015